SARRERA


NORTZUK GARA?

Eskupilota sustatzea helburutzat duen Gasteizko pilota elkarte bat gara. 
Blog honen bitartez, gure klubaren inguruko informazioa, txapelketak, 
emaitzak, berriak etab. erraztu nahi genizueke.

NON GAUDE?

Gure pilota elkartearen kokalekua Gasteizen dago, Zaramaga auzoan, Laudioko enparantzan hain zuzen ere. Zaramaga auzoa, hainbat ikastetxez inguratuta dago, hala nola, Mercedarias, Koldo Mitxelena (1 eta 2) eta Molinuevo eta Jesus Obrero (Egibide). Beraz, ume asko gerturatzen dira elkarte honetara.





HELBURUAK:

Klub honetan, eskupilota indartzeaz gain, hezkuntza ere bultzatu egiten da, giza baloreak kirolariei transmitituz, eskola eta kluba baita.

KLUBAREN HISTORIA:

Klub honen hastapenei dagokienez, auzokideei esker sortu zen, euren nahia kirola eta kultura indartzea zen. Ondorioz; futbola, saskibaloia, txistua, dantza, mendizaletasuna eta pilota barne hartu zituzten. Hasiera batean, entrenamendu eta partiduak, pilotazale arabarren “Frontón Vitoriano” frontoian jolasten ziren, Zaramagako pilotalekua amaitu zuten arte.
Zaramagako kluba, 1974ko martxoaren 10ean sortu zen eta 1986an jaso zituzten estatutu guztiak. Garai hauetan, bi pilota modalitate lantzen ziren, eskuzkoa eta pala hain zuzen ere. Gaur egun, palako modalitatea desagertu den arren.




Agustín Pérez Medina izan zen pilota elkarte honetako lehenengo presidentea eta 1994. Urte arte egon zen presidente bezala. Gero, bi urtez juntan jarraitu eta 1996an utzi zuen. Urte horretan bertan, Rafael Fernandez-ek hartu zuen presidente kargua 2006an zendu zen arte. Beste lau urtez Gerardo Bengoa izan zen eta gaur egun, Jokin Larrañaga da pilota elkarte honen presidentea.


KLUBAREN PRESTIGIOA:

Zaramaga pilota elkartea sortu zenetik, pilotari asko eta asko pasa dira klub honetatik eta badaude hauen artean gaur egun pilota munduan arrakasta lortu duten pilotariak, Mikel Rafael, Gonzalo Velasco, Iñigo Abad, Albarado, Miguel Perez, Azpiazu anaiak etab. esaterako.

Zaramaga pilota elkarteak, prestigio handia dauka, bai Araban eta baita Arabako mugetatik kanpo ere, bertatik atera diren pilotari kopuru eta pilotariek izandako garrantziari esker. 



KLUBEKO PARTE-HARTZAILEEN EZAUGARRIAK

6 urtetik senior adinerainoko jokalariak daude gure klubean. Adin hauen bitartean pelotariak kirolean hezitzen saiatzen gara, kirolaren baloreak erakutsiz eta beti ere jokalariei ongi pasaraziz. Blog hau irakurtzen ari den edonork parte har dezake, bai neskek eta bai mutilek ere.

1 iruzkin: